4.1. Zamudioko herritarren parte-hartzea indartzea
Zamudioko herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzea, eskura dauden gune eta tresnak erabilita, udal-administrazio hurbilagoa eta gardenagoa sustatzeko.
Zamudioko Udalak herritarren parte-hartzearen alde bultzatzeko konpromiso argia dauka. Ekimenak elkarrekin sortzen aurrera egin gura da, ekimen horien inpaktuari balioa emanez, gizarte-beharrizanen araberako udal-politika eta udalzerbitzuak izateko, berritzaileagoak eta hobeto kudeatuak.
Helburu hori lortzeko, honako jarduketa hauek aurkezten dira:
• Parte-hartzearen garrantzia zabaltzea herritarren artean
• ADI Zamudio mugikorretarako aplikazioaren erabilera sustatzea parte-hartzeko tresnatzat.
• Jagon Zamudio erremintaren erabilera sustatzea, herritarrek udalerriko zerbitzu desberdinetan
antzematen dituzten gorabeherak telematikoki Udalari jakinarazteko, argiteria publikokoak direla,
lorezaintzakoak direla, bide eta espaloietakoak direla, garbi-ikuzikoak direla, eta abar.
• Parte-hartzea sustatzea herritarren artean, egungo bideak erabilita (aurrez aurrekoa, telefonoz eta
mezu elektronikoz).
- Helburua
- 4. ARDATZA : GOBERNANTZA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Herritarrentzako arreta, Enplegua eta talentua
%0
Jarraipena
Jardueren gehikuntza-maila Jakinarazitako gorabeherak Jagon Zamudio
Eguneratze-data: 2019/01/01
% 0tik% 20ra bitarteko kalkulu proportzionala egiteko formula
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)