2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA

  • Zamudioko langabetuen enplegagarritasuna hobetzen laguntzea.
  • Kalitatezko gizarte-zerbitzuak izateko modua bermatzea.
  • Kultura-jardueretan parte-hartzen laguntzea eta sustatzea.
  • Zamudioko herritarrek kirola egitearen alde eta ohitura osasungarriak izatearen alde sustatzea.
  • Euskararen erabilera eta genero-berdintasuna zehar-lerroak bultzatzen jarraitzea.
  • Herritarren segurtasuna eta guztien arteko elkarbizitza bermatzea.

Ekintzak

2.1. Kultura Etxearen inguruko plaza berria eta aparkaleku estalia
Azken eguneratzea: 2020/06/02

Lurpean aparkaleku-plaza berriak sortzea Zamudioko herritarrentzat, Arbolantxa kalea oinezko ihurtzean ken daitezkeen plazak konpentsatzeko, eta aisialdi- eta kulturajardueretarako eremu berriak izateko.

Kultura Etxearen ondoko orubean lurpeko aparkalekua eraikitzeko obrak garatuko dira, eta plaza berri bat egingo da aparkalekuaren gainean.

Antzinako eskolaren patioaren azpian 90 aparkaleku-plaza sortzea du helburu, batetik, eta bestetik, 1.000 m2ko plaza bat eraikitzea, aparkaleku berri horren gainean; plazan aterpea ipiniko da, eguraldi txarra denean jolastokitzat eta egoteko gunetzat erabiltzeko. Herritarrek, horrela, aparkaleku-plaza gehiago
izango dute batetik, Arbolantxa kalea oinezko bihurtzean kentzen direnak konpentsatzeko, eta bestetik, aisialdirako eremu berri bat zabalduko da familien gozamenerako.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia
Obraren aurrerapen-maila

%0

2.2. Mugi Zamudio – Zamudioko herritarren artean jarduera fisikoa sustatzeko programa berria
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Herritarren jarduera fisiko kontrolatua sustatzea, osasuna
hobetzeko eta arrisku-faktoreak eta etorkizuneko gaixotasunak
saihesteko.
JARDUKETAREN
AZALPENA
Jarduketa honen bidez, jarduera-programa bat diseinatu eta
garatuko da, jarduera fisikoak Zamudioko herritarren
osasunerako eta ongizaterako dakartzan onuren gainean
sentiberatzeko eta informazioa zabaltzeko.
Programaren baitan, ibilbide osasungarriak finkatuko dira, aire
zabaleko gimnasioen erabilera bultzatuko da, jarduera fisikoari
buruzko orientazio-zerbitzua sortuko da eta udalerriko osasunzentroarekin
harremanetan egongo da, besteak beste,
erabiltzaileen artean programari buruzko informazioa zabal
dezaten eta ahal diren guztiak programara etor daitezen.
Jarduerak hartzaileen ezaugarrien araberakoak izango dira,
honako irizpideak kontuan izanda: adina, sexua eta jarduera
fisikoaren maila.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kirola, Espazio publikoa, Osasuna
Programa zehazteko eta garatzeko lanen aurrerapenmaila.

%0

2.3. Udal-kiroldegiko instalazioak hobetzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Udal-kiroldegiko kirol-instalazioak hobetzea, kirolgintza errazteko.

Egin asmo diren jarduketak hauexek dira:

• Atletismo-pistan asfaltoa zabaltzea.
• Gazituaga futbol-zelaiko belarra aldatzea.
• Kiroldegiko sarrera egokitzea, kiroldegiko eta igerilekuetako erabiltzaileen sarrera-irteerak
zentralizatzeko.
• Igerilekuko aldagelak berriztatzea.
• Kiroldegi barruan rokodromoa jartzea bideragarria den aztertzea.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Kirola, Osasuna
Programa zehazteko eta garatzeko lanen aurrerapenmaila

%0

2.4. Ingelesezko summer camp udalekuak urtero, Zamudio udalerriko ume eta gazteentzat
Azken eguneratzea: 2020/05/12

Zamudioko udalerriko ume eta gazteen hizkuntza-gaitasuna hobetzeko jarduerak sustatzea.

Ekimen honen bidez, udalekuak diseinatu eta martxan ipiniko dira, Zamudio udalerriko ume eta gazteentzat, ingelesez murgiltzeko jarduerak garatzeko. Jarduera eraginkor eta atseginen bidez ume eta gazte parte-hartzaileen ingeles-maila hobetzea du helburu, etorkizunean, bizitzan zein lanbidean,
beharrezkoa izango baitute hizkuntza hori.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Hezkuntza, Haurrak eta adingabeak, Gazteria, Osasuna
Jardueren garapenaren aurrerapen-maila

%0

2.5. Laguntza ematea gizarte-larrialdi egoeran dauden Zamudioko
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Udalerrian beharrizanak dituzten pertsonei laguntzea, Eusko Jaurlaritzak eman ohi dituen gizarte-larrialdietako laguntzak osatuta.

Laguntza honen helburua da udalerrian beharrizanak dituzten pertsona guztiei laguntzak ematea, Eusko Jaurlaritzaren laguntza barik geratzen diren haiei aurre egiteko.

Baldintzak betetzen dituzten pertsona edo familien %100ari arreta emateko asmoa dago. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren finantzaziotik kanpo geratzen diren kasuetan behar den bestean finantzatzen lagunduko du Udalak Jaurlaritzarekin batera.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza
Nahiz eta baldintzak bete, funts-faltagatik, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen gizarte-larrialdietako laguntza barik geratzen diren pertsona guztietatik, laguntza hartu dutenen ehunekoa.

%0

2.6. Kultura Etxea egokitzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Kultura Etxearen ingurutzailea eta fatxada egokitzea, eraikina behar bezala mantentzeko, eraginkortasun energetikoa bultzatzeko eta gaur egungo arauak (EKT eta EITE) beteko direla bermatzeko.

Jarduketan honen bidez, Kultura Etxearen inguratzailea eta fatxada egokitzeko exekuzio-proiektua zehaztu eta obrak garatuko dira.

Ekimen honen bidez, honako helburuak bete gura dira:

• Kultura Etxearen kanpoaldearen itxura hobetzea eta mantentze-lanak behar bezala egiteko
erraztasunak ematea.
• Eraikinaren eraginkortasun energetikoa areagotzea, energiaren kontsumoa aurrezteko, inguratzaile
termikoa hobetuta.
• Eraikineko suteen aurkako segurtasun-neurriak hobetzea.
• Eraikinen baldintzak Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (EKT) eta Eraikinetako Instalazio Terminoei
buruzko Erregelamenduaren (EITE) arabera egokitzea.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Osasuna
Obraren aurrerapen-maila

%0

2.7. Gazte-lokala handiago egitea (Gaztestazioa)
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Gazte-lokala (Gaztestazioa) hobetu eta handiago egiteari ekitea, Zamudioko gazteen beharrizanak eta erabileradinamikak kontuan izanik.

Azkeneko urteotan igo egin da Gaztestaziora datorren gaztekopurua, eta lokala txiki geratu da zerbitzua emateko. Datozen urteetan zerbitzua erabil dezaketen adingabeen jaiotza-urtea aintzat izanez gero, asistentzia handia egongo delako itxaropena izan behar da hurrengo zortzi urteetarako.

Jarduketaren baitan jaso dira gazte-lokal hau (Gaztestazioa) handiago egiteko eta instalazioak Zamudioko gazteen beharrizanetara eta erabilera-dinamiketara egokitzeko exekuzio-proiektua zehazteko eta obra garatzeko lanak.

Handitze-lanez gain, inguruko urbanizazioa ere egokitu egingo da; horretarako, besteak beste, irisgarritasun- eta paisaia-plan sektorialetako neurriak kontuan izango dira.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hezkuntza, Osasuna
Obraren aurrerapen-maila

%0

2.8. Ibilbide argitsu eta seguruak
Azken eguneratzea: 2020/01/01

Zamudioko herritarren segurtasuna sustatzea

Jarduketa honetan, ibilbide argitsu eta seguruak diseinatu eta ezarriko dira udalerriko herrigunean, emakume, ume eta nagusien segurtasun-sentsazioa areagotzeko eta “puntu beltzak” ekiditeko; argitasun- eta ikuspen-baldintza desegokien ondorioz, leku batzuetan eta ordu batzuetan, segurtasunfaltaren sentsazioa egon baitaiteke.

Horretarako, honako ekintzak bideratuko dira:

• Puntu beltzak zehaztea
• Puntu beltzak ezabatzeko beharrezko obrak egitea

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Berdintasuna, Segurtasuna eta bizikidetza
Ibilbideak zehazteko eta ezartzeko lanen aurrerapen-maila

%0

2.9. Berdintasunari buruzko tailerrak gazteentzat
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Emakumeek sufritzen dituzten desberdintasun- eta diskriminazio-adierazpenak estrukturalak direnez gero, arazoa errotik kentzeko, lan eraginkorra egin behar da, ekintzen bidez herritarrak sentiberatzeko, kontzientzia har dezaten eta jokabideak eta baloreak alda ditzaten, konpromiso gogotsua erakutsita.

Zamudioko emakume eta gizonen arteko III. berdintasun planeko ekintzen artean aurreikusi da gazteentzako tailerrak egitea; horrela, agerian utzi da eta indartu egin da berdintasuna sustatzeko Zamudioko Udalak hartutako konpromisoa.

Desberdintasun-egoeren aurrean sentiberatzea, kontzientzia hartzea eta aurrea hartzea da helburua. Sustatu egingo da Zamudioko nerabeak eta gazteak eraldaketa sozialaren protagonistak izan daitezen, gizarte berdintsu eta emakumeenganako indarkeria gabekoa eraikitzeko bidean.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Berdintasuna
Helburu kuantitatiboa betetzea (egin beharreko tailer-kopurua)

%0

2.10. Genero-indarkeria gertatzen denerako arreta-protokoloa zabaltzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Zamudioko Udalak, udalerriko emakumeen elkarteekin batera, genero-indarkeria gertatzen denerako prestaturiko arretaprotokoloaren berri ematea eta zabaltzea.

Zamudioko Udalak jakin badaki zein garrantzitsua den emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eraikitzea genero-indarkeriari aurrea hartzea eta gertatzen denean zuzen jokatzea. Horretarako, Zamudioko emakume eta gizonen arteko III. berdintasun planaren baitan, emakumeen aurkako sexuerasoak, tratu txarrak eta indarkeria gertatuz gero erabiltzeko protokoloa onartu da.

Helburuak lortzeko, protokolo horren zabalkunderik ahalik eta handiena egin behar da ezinbestean. Protokoloa zabaltzeko erabili asmo diren bideak hauexek dira:

• ADI Zamudio aplikazioa
• Udalaren webgunea
• ZamudiOrain aldizkaria
• Aurkezpen zabalak herritar-talde desberdinentzat

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Berdintasuna
Protokoloaren behar den besteko zabalkundea

%0

2.11. Ikasketa-gela egokitzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Jarduketa honen bidez, ikasketa-gelako instalazioak hobetzeko beharrezkoak diren lanak zehaztu eta garatu egingo dira, Zamudioko gazteen beharrizanen eta dinamiken araberakoak izan daitezen. WiFi sarea instalatzea ere aurreikusi da.

Zamudioko gazteekin batera egingo da egitasmoaren sortzelana, euren beharrizanak eta eskaerak ezagutzeko eta lehentasuna duten jarduketak zehazteko.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hezkuntza
Ikasketa-gela egokitzeko lanen aurrerapen-maila

%0

2.12. Nork bere burua zaintzeko eta zahartzaro aktiboa izateko tailerrak Zamudioko pertsona nagusientzat
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Zamudioko herritarrek nork bere burua zaintzeko eta zahartzaro aktiboa izateko bultzatzea.

Zamudioko Udalak udalerriko pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoa hartu du. Horretarako ekintzak bideratuko ditu, nagusien osasuna eta gaitasuna optimizatzeko baliagarriak izango dituzten jarrerak, ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko.

Helburu hori lortzeko, gutxienez lau tailer egingo dira udalerriko nagusientzat; besteak beste, bizimodu osasungarria izateko ohitura eta jokabideak garatzea, eguneroko bizitzan autonomia eta mendekotasun-eza izatea, gaitasun egokia izatea eta parte-hartze aktibo, solidario eta konpromisoz betea izatea.

Horrez gain, bitartekoak ipiniko dira, gehien interesatzen zaizkien jarduerak proposatzeko modua izan dezaten.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna
Helburu kuantitatiboa betetzea (egin beharreko tailer-kopurua)

%0

2.13. Kirolgintza sustatzea emakumeen eta nesken artean
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Zamudioko Udalak aurrera darrai emakume eta nesken artean kirolgintza zabaltzeko ekimenak bideratzeko konpromisoarekin.

Txorierri Basketland da horren adibide; eskualdeko saskibaloi eskolan emakumeen parte-hartzea oso arrakastatsua baita.

Jarduketa honen bidez aurrera-pausuak egin gura dira; emakumeen eta nesken kirolak sustatzeko jarduera gehiago, alegia.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hezkuntza, Berdintasuna, Osasuna
Programa zehazteko eta ezartzeko lanen aurrerapenmaila

%0

2.14. Aisialdi, kirol eta kulturako jarduera elebidunak bultzatzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Euskararen erabilera eta normalizazioa bultzatzea Zamudion, Udalak bultzatutako aisialdi, kirol eta kulturako jardueren bitartez.

Zamudioko Udalak sendo darraio lanean bizitzaren arlo guztietan euskara erabili dadin.

Aisialdi, kultura eta kiroletako jarduera berrietan, kirol eta kulturako ikastaroetan batez ere, elebitasunaren alde egingo da, adinez helduak direnentzat egiten direnetan, berezi, ume eta gazteentzat direnak, dagoeneko euskaraz egiten baitira. Gutxienez bost jarduera elebidun berri sortu gura dira.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hezkuntza, Osasuna
Avance en la definición e implementación del Programa

%0

2.15. Ortu ludikoak martxan jartzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Ekimen honi esker, Zamudioko herritarrek ortu publikoa izango dute, laborantza ekologikoa egiteko, norberaren kontsumorako, eta ingurumen-hezkuntza lantzeko kanpainak egiteko leku estrategiko batzuk sortuko dira.

Zamudioko Udalak udal-lurrak utziko ditu herritarren eskuetan, barazkiak landatzeko norberaren kontsumorako, eta, batez ere, esperientzia baliagarria izango da, ingurumen-hezkuntza zabaltzeko, parte-hartzaileagoak eta ingurumenarekin arduratsuak diren jokabideak sor daitezen.

Esperientzia hau baliagarria izango da baita elikadura osasungarriak osasun on bat izateko duen garrantziaz kargu hartzeko eta jarduera ludiko-hezitzaile alternatiboak bultzatzeko adin guztietako pertsonen artean, naturaren eta garapen jasangarria sustatze aldera.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Osasuna
Egitasmoaren aurrerapenmaila

%0

2.16. Auzorako lokal eta udal-txoko berria Santimamin
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Santimami auzorako leku bat eta udal-txoko bat egokitzeko obra egitea.

Ekimen honen bidez, exekuzio-proiektua taxutu eta obra garatu gura da, Santimami auzorako lokal berri bat egiteko, egungoaren ordezkoa alegia, auzorako lokal berri bat izateko, auzoko jaietarako erabiltzeko
eta udal-txokoa egokitzeko bertan.

Zamudioko Udalak konpromisoa hartua dauka, udalerriko eraikin eta azpiegitura publikoak mantentzeko eta txukun egokitzeko,

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna
Obraren aurrerapen-maila

%0

2.17. Udal-pilotalekuaren fatxada, teilatua eta aldagelak berriztatzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Ekimen honen bidez, udal-pilotalekuaren fatxada, teilatua eta aldagelak berriztatzeko beharrezkoa den obra egiteko asmoa dago. Eraikuntza behar bezala mantendu, eraginkortasun energetikoa sustatu eta instalazioak eta ekipamenduak erabiltzaileen erabilera-dinamiketara egokitu gura dira.

Honako jarduketa hauek egin asmo dira:

- Fatxada eta estalkia hobetzea
- Teilatua hobetzea
- Harmailak hobetzea
- Aldagelak hobetzea
- Beste komun bat egitea; kanpotik sartzeko modukoa

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna
Aurreikusitako obraren aurrerapen-maila

%0

2.18 Kultura Etxeko gimnasioan erabilera anitzeko tokia eta antzokia
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Ekimen honen bidez, aurrera egin gura da, erabilera anitzeko eta antzokirako toki berri bat sortzeko Kultura Etxeko gimnasioan.

Gaur egungo instalazioak egokitzeari ekingo zaio, antzerkia, zinea edo bestelako kultura-ekimenak bertan kokatzeko.

Jarduketa honen baitan, beharrezkoa den obra zehaztu eta gauzatu egingo da, antzeztoki berri bat diseinatu eta garatu egingo da eta aurreikusitako erabileretarako moduko altzariak ekarriko dira.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hezkuntza, Osasuna
Aurreikusitako obraren aurrerapen-maila

%0

2.19. Ludoteka handiago egitea
Azken eguneratzea: 2020/04/23

Ekimen honen bidez, Ludoteka handiago egiteko beharrezkoa den obra egin gura da, eraikina Zamudioko umeen erabilerabeharrizanetara eta dinamiketara egokitzeko.

Jarduketa honen helburua da ludoteka hegoalderantz handitzea eta sarbide berria egitea alde horretatik. Gehikuntza egingo den aldetik eguzki-argia sartuko da eta herrigunearekin lotuta egongo da. Gehitutako aldeak oraingoak baino altura handiagoa izango du, eta horri esker, gaur egun garatu ezin diren jarduerak egin ahal izango dira aurrerantzean bertan.

Gehitutako aldea eta gaur egungoa aparte egongo dira, ludoteka-orduetatik kanpo; horri esker, txikigunearen antzeko erabilera izan dezake.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hezkuntza, Haurrak eta adingabeak, Gazteria
Aurreikusitako obraren aurrerapen-maila

%0

Ez dago jarraipenik oraindik.
2.20. Gazteentzako Playground berria sortzea Bidekoetxen
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Ekimen honen bidez, kirol-eremu berri bat sortzeko beharrezkoak diren obrak taxutu eta burutu gura dira Bidekoetxen, Zamudioko gazteek futbolean, saskibaloian eta beste kirol batzuetan egin dezaten.
Gazteek euren topagunea izango dute, Zamudioko herrigunetik irten barik, aparte, batera egoteko.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gazteria
Aurreikusitako obraren aurrerapen-maila

%0

2.21. Jolasguneak konpontzea eta Bidekoetxe eta Elexaldekoak berriztatzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Ekimen hau udalerriko azpiegitura publikoak mantentzeko eta berriztatzeko Udalak hartutako konpromisoaren ondorioz da. Herritarren erabilera eta gozamena sustatzea du helburu.

Zamudioko jolas-guneak konpondu eta Bidekoetxe eta Elexaldekoak goitik behera berriztatu gura dira ekimen honen bidez.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gazteria
Jolas-guneak berriztatzeko obraren aurrerapen-maila

%0

2.22. Zamudioko auzoetan bizi eta beharrizan bereziak dituzten pertsonentzako garraio-zerbitzu baten bideragarritasuna aztertzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Zamudioko Udalak konpromisoa hartu du udalerriko auzoak bata bestearekin eta herrigunearekin konektatzeko.

Ekimen honen bidez, aholkularitza teknikoa kontratatuko da, Zamudioko auzoetan bizi eta beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat garraio publikoko zerbitzu berri bat sortzearen bideragarritasuna aztertzeko.

Azterlan horren bidez, beharrezko informazio teknikoa eskuratu gura da, zerbitzu hori sortzerik dagoen baloratzeko eta ebazteko.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Trafikoa eta mugikortasuna
Bideragarritasuntxostenaren aurrerapenmaila

%0

2.23. Gogora ekartzea Zamudio udalerriak Burdin Hesia egiten parte hartu zuela
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Balio demokratiko eta etikoak zaintzen, ikertzen, zabaltzen eta irakasten laguntzea, udalerriko ondare historikoa balioetsita eta zainduta. Lan horietan herritarren parte-hartzea sustatuko da.

Jarduketa horren bidez, Gogora - Instituto de la Memoria, la Convivencia y los Derechos Humanos erakundearen laguntzarekin, memoria, elkarbizitza eta giza-eskubideak bultzatu gura dira eta herritarrei, sentiberatzeko, Burdin Hesiari buruzko informazioa eman gura zaie, eta hesia egiteko lanetan Zamudiok izan zuen zeregina azpimarratu gura da.

Horretarako, batetik, gogora ekarriko dira eta jasota utziko dira gure herriak Burdin Hesian emandako laguntza eta eginiko ekarpena; eta bestetik, azpiegitura horren aztarnak ezagutzera emateko ibilbideak diseinatuko dira eta informazio-panelak jarriko dira.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Balioak
Jarduketen garapenaren aurrerapen-maila

%0