3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Zamudioko auzoen arteko oreka sustatzen jarraitzea.
- Udalerriko zirkulazioa eta bide-segurtasuna hobetzen jarraitzea.
- Udalerri osoko irisgarritasuna hobetzea.
- Lurzorua okupatzean eta erabiltzean haren balioak arriskuan ez jartzeko moduko lurralde- eta ingurumen-kudeaketa sustatzea.
- Udalerriaren ondarea babestea eta duen balioa ematea.
- Zamudio berde eta garbiaren alde egiten jarraitzea.
Ekintzak
3.1. Laguntza-programa berriak, fatxaden birgaitze-lanetarako eta igogailuak instalatzeko
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Laguntzak ematea igogailuak instalatzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko, eta bai fatxaden hobekuntza integralak egiteko, eraginkortasun energetikoa areagotze aldera.
Diru-laguntza berriak ematea bizilagunen elkarteei, igogailuak instalatzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko obretarako edota fatxaden hobekuntza integralak egiteko, eraginkortasun energetikoa areagotze aldera. Batean eta bestean, obraren kostuaren %10 diruz laguntzeko asmoa dago (6.000 euro gehienez), eta obraren gaineko EIO zergaren %90 itzultzea.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Obrak eta azpiegiturak
%0
3.2. Arian-arian ibilgailu elektrikorako prezio eskuragarriko argindar-kargarako lau gune ipintzea prezio eskuragarrian
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Zamudioko Udalak ibilgailu elektrikoen erabileraren alde lagundu gura du, hiri-eremuko gas kutsagarriak gutxitzeko, airearen kalitatea hobetzeko eta hots-kutsadura gutxitzeko modu bat delako.
Jarduketa honen bidez, arian-arian, ibilgailu elektrikorako prezio eskuragarriko argindar-kargarako gune publikoak ipini gura dira.
Kultura Etxeko aparkaleku publikoan argindar-kargarako hiru gune eta Santimami auzoan beste bat ipintzeko asmoa dago.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ingurumena
%0
3.3. Kadaltso baserria birgaitzeko proiektua zehaztea
Azken eguneratzea: 2020/05/12
Eraikinaren hondamena geldiaraztea eta Kadaltso baserriaren erabilera-egitasmoa eta obra-proiektua ebaztea.
Aintzat izanik Kadaltso baserriak herriaren historian eta ondarean duen garrantzia, Udalak zenbait lan egiteko konpromisoa hartu du, herrirako eta herritarrentzako hain esanguratsua den eraikin horren bizia luzatze aldera.
Lehentasunezko jarduketak izango dira, besteak beste, egitura berrien bidez hormei eustea, jatorrizko egitura eta itxura aldatu barik, ikerketa arkeologikoak egiteko modua izateko eraikin barruan.
Jarduketan honen baitan, erabilera zehazten parte-hartzeko bidea zabaltzeko eta eraikina birgaitzeko obra-proiektua idazteko asmoa dago.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
%0
3.4. Bidekoetxe parketik herrigunera sarrera berria egitea
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Udalerriko herrigunera sarrera berria egitea, ibilgailuen joanetorria arintzeko.
Beharrezkoak diren obrak egingo dira, herrigunerako sarbide berria egiteko, ibilgailuen joan-etorria eta pertsonena hobetzeko udalerrian, eta Zamudioko auzoen arteko konexioa hobetzeko. Bide berri bat egin beharko da horretarako (bidea+espaloiak+oinezkoen pasabideak), Abarkoetxe Bidea eta Torrelarragoiti industrialdea lotzeko, herriguneak sarbide berria izan dezan.
Jarduketa hori egiteko, Zamudioko plangintzazko Arau Subsidiarioak aldatu beharra egongo da.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Obrak eta azpiegiturak
%0
3.5. Udal Irisgarritasun Planeko lehentasunezko jarduketak garatzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01
El Plan de Accesibilidad de Zamudio recoge las actuaciones que se deben realizar para mejorar la accesibilidad en el municipio, y las cataloga en fases de trabajo en función de su urgencia y de las posibilidades económicas.
Su objetivo es garantizar y promover la accesibilidad del entorno urbano, espacios públicos, edificios, transportes y sistemas de información y comunicación existentes.
Durante esta legislatura se contempla abordar las siguientes actuaciones prioritarias:
• Adecuación de accesibilidad en el cruce de la Gorbeia kalea con Solllube Kalea.
• Adecuación de accesibilidad en el cruce de Aretx Kalea con Perretxiko Kalea.
• Adecuación de accesibilidad en Zamarripa Plaza.
• Adecuación de accesibilidad en Uribe Plaza 2 (Abarrkoetxe Bidea)
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Trafikoa eta mugikortasuna
%0
3.6. Arbolantxa kalea oinezkoentzat egokitzeko obraren exekuzio-proiektua idaztea eta lehenengo jarduketak egitea
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Zamudioko Udalak hartua du konpromisoa, herrigunean mugikortasun-eredu efizientea, jasangarria eta segurua ezartzearen alde, horretarako ibilgailuen joan-etorriak egokituta eta oinezkoentzat gune gehiago jarrita.
Jarduketa honen bidez, Arbolantxa kalea oinezkoentzat egokitzeko lehenengo lanak egingo dira eta obraren exekuzioproiektua idatziko da. Proiektuan aurreikusita dago, besteak beste, bidearen kotak
eta espaloiarenak bat egitea, galtzada-harrizko zoladura egitea, erabilera desberdinak bateragarriak izateko eta uren hustuketa zuzena bermatzeko. Horrekin bat, ezertan hasi aurretik, ibilgailuen trafikoa Aresti kalera eramango da, Kultura Etxeko aparkalekuko eta plazako obrak amaitutakoan.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Obrak eta azpiegiturak, Trafikoa eta mugikortasuna
%0
3.7. Galbarriatu auzoa eta Bilbaobarri aldea espaloi baten bidez konektatzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Galbarriatu auzoaren eta Bilbaobarri aldearen arteko konexioa hobetzea.
Jarduketa honen bidez, proiektua zehaztu eta obra egingo da, Galbarriatu auzoa eta Bilbaobarri aldea espaloi bidez konektatzeko, inguru horietan bizi diren 172 lagunentzat sarbide seguruagoak prestatzeko.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Obrak eta azpiegiturak, Trafikoa eta mugikortasuna
%0
3.8. Saratsagabarri eta Bidetxe baserriak espaloi bidez konektatzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Herrigunea eta Arteaga eta Daño auzoen arteko konexioa hobetzea.
Jarduketa honen bidez, proiektua zehaztu eta obra egingo da, espaloi baten bidez Saratsagabarri baserria eta Bidetxe baserria konektatzeko, Asua errekako zubia egokituta, auzo horietan bizi direnek (266 lagunetik gora), bide seguruagoa izan dezaten.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Obrak eta azpiegiturak, Trafikoa eta mugikortasuna
%0
3.9. Sortutako hondakinen araberako ordainketa-sistema ezartzea, bilketa selektiboa %70era igotzeko
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Zamudioko hiri-hondakinak kudeatzeko moduan aurrera egitea, eredu linealetik (ekoiztu, erabili eta bota) ekonomia zirkularrean oinarritutakora, hondakinak minimizatuta eta berrerabilera eta birziklatzea sustatuta.
Sortutako hondakinen araberako ordainketa-sistemek, pizgarri ekonomikoen bidez ingurumen-jokabide egokiak saritzen dituztenek, tresna baliagarriak direla erakutsi dute, martxan ipini diren lekuetan.
Aranoltza auzoan egin den proba pilotuaren arabera, udalerriko beste auzoetara zabaltzeko asmoa dago. Horrela, Zamudio Estatuan lehena izango da edukiontzietan oinarrituta sortutako hondakinen araberako
ordainketa integrala ezartzen.
Sistemaren baitan, tasak bereizi eta egokitu egingo dira, herritarrentzat, merkataritzarako, ostalaritzarako eta industriarako. Ordainketa-sistema bidezkoago bat ezarriko da hartara, sortutako hondakin-kopuruaren araberakoa, eta tasa gutxitu bat ere, hondakin gutxiago sortu eta gehiago birziklatzen dutenentzat.
Ekimen honetan, hondakinak banatzen ikasteko erremintak daude, eta informazioa emango da, edukiontzi berri horien erabilera eta herritarren txartelak eguneratzeko modua azaltzeko.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ingurumena
%0
3.10. Segurtasun-kamera berriak instalatzea zonalde publikoetan eta udal-eraikinetan
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Segurtasun-neurriak hartzea, delitu-mehatxuen arriskua gutxitzeko, herritarrak babesteko eta segurtasun-sentsazioa areagotzeko, eta segurtasun-zerbitzuek erantzutean erabiltzen duten denbora-kopurua optimizatzeko.
Zamudioko Udalak argi eta garbi du eten barik jarraitu behar duela udalerriko herritarren artean segurtasun-sentsazioa hobetzen.
Jarduketan honen bidez, zonalde publikoetan eta udaleraikinetan segurtasun-kamera berriak instalatzeko asmoa dago, lapurretarik eta ekintza bandalikorik egon ez dadin. Proiektu baten bidez zehaztuko da kamerak non kokatuko diren, gailurik egokienak zeintzuk diren, hornitzeko eta instalatzeko plangintza, eta bai irudiak ikusteko prozedurari buruzko araudia ere, betiere pribatutasun-eskubidea bermatuta.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Segurtasuna eta bizikidetza
%0
3.11. Bost WiFi puntu berri jartzea Zamudioko gune publikoetan
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Zamudioko herritar guztien artean zabaltzea teknologia berrien onurak eta teknologia horren erabilera erraztea.
Interneteko sarrera ireki eta doako bost puntu berri jartzea Zamudioko espazio publiko desberdinetan.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Zientzia eta teknologia
%0
3.12. Bizitegi-eremuetan LED argi publikoak instalatzeko obrari ekitea
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Aurrera egitea udalerriko bizitegi-eremuetan LED argi publikoak instalatzen, argi publikoen kalitatea eta argi publikoen eraginkortasun energetikoa hobetzeko.
Energia-kontsumoa murriztea, klimaren arazoak konpontzeko beharrizan globala da. Energia- kontsumoaren ingurumen-ikuspegi hori ez da dagoen bakarra; hori ez ezik, kontsumoa gutxitzean,
eragiten den hobekuntza ekonomikoa ere badago.
Zamudioko Udalak urrats garrantzitsuak eman ditu, energiakontsumoa gutxitzeko; izan ere, eredugarri bihurtu baita estatumailan. Ekimen honen bidez, ildo horretan aurrera egin gura da, eta, aldi berean, udalerriko bizitegi-eremuetako argiteria publikoaren kalitatea hobetu gura da.
Horretarako, honako jarduketa hauek aurreikusi dira:
• Mankomunitateak energia-auditoretza eta argi-azterlana idaztea
• Argiteria publikoa mantentzeko lanak eta inbertsioak lizitatzea eta esleitzea
• LED argiak instalatzeko obrari ekitea
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Ingurumena
%0
3.13. Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusteko beharrezkoak diren jarduketei ekitea
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Beharrezkoak diren urratsak betetzea Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) aldatzeko, hirigintza-araudia herritarren eta Zamudion diharduten enpresen eta eragileen beharrizanen arabera egokitzeko.
Hiri-Antolamendurako Plan Orokorra lurzoruaren erabilerak eta eraikigarritasunak arautzen dituen arau juridikoa da; zehaztu egiten ditu martxan jar daitezkeen jarduerak, non eta zenbat, eta ondorio ekonomiko zuzenak eragiten ditu udalerrian.
Lurralde-antolamendurako onartu diren tresnen, araudiaren bilakaeraren eta testuinguru sozioekonomikoan gertatu diren aldaketen ondorioz, Planaren irizpide, helburu eta aurreikuspenak gainditu egin dira, ikuspegi, beharrizan eta errealitate berriak sortu direlako. Hori dela eta, HAPO berrikuspen osoa egin behar da, etorkizunerako aurreikuspenak aurkezteko Zamudiorako, irizpideak berrikusteko eta udalerriko hirigintza-etorkizunaren plangintza egiteko.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Obrak eta azpiegiturak, Hiri-plangintza
%0
3.14. HAPO planeko arauen aldaketa zehatzak
Azken eguneratzea: 2019/01/01
HAPO planean lehentasunezkoak diren aldaketa zehatzak egitea, Zamudioko herritarren lehentasunezko beharrizanei erantzuna emateko.
HAPO Planeko arau subsidiarioak aldatzeko biderik azkarrena da planaren aldaketa zehatzak egitea eta testuinguru berrira egokitu dadin bultzatzea. Aldaketa-prozedura hau eragindako administrazio publikoek onartu beharrekoa da, eta eragindako pertsonen iritzi desberdinak ere jaso beharra dago.
Lehentasunezkotzat jo diren arau subsidiarioen aldaketa guztiak agintaldi honetan egin asmo ditu Udalak.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Hiri-plangintza
%0
3.15. Edukiontzi-irlak berriztatzea Zamudioko bost eremutan
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Zamudioko Udalak hondakinen kudeaketa lehenesteko eta hobetzeko konpromisoa dauka, eta berrerabileraren eta birziklatzearen alde egiten du sendo. Hondakinen kudeaketa eskasagatik ez ezik, hiri-hondakinen kudeaketa udalaurrekontuko partidarik handienetariko bat ere badelako, eta,
neurri zehatzak hartuz gero, kostuak gutxitu egingo liratekeelako, batetik, eta beste aurrekontu-partida batzuk gehitzeko modua egongo litzatekeelako, bestetik.
Jarduketa honen bidez, edukiontzi-irlak instalatu eta eskuragarri egongo dira Geldo, Txosna, Maurikobaso, Galbarriartu eta Bilbaobarri eremuetan. Horretarako, aztertu egin beharko da zein den lekurik egokiena
eremu bakoitzean, irizpide tekniko eta sozialak erabilita, eta gero ekingo zaio edukiontzi-irlak instalatzeari.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ingurumena
%0
3.16. Zamudioko auzoetako asfaltoa hobetzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Ekimen honen bidez, udalerriko auzo desberdinetako asfaltoa berriztatzeko beharrezkoak diren jarduketak egingo dira, ibilgailuen joan-etorria hobetzeko.
Aurreikusitako jarduketak hauexek dira:
• Zamudioko auzo desberdinetan asfaltoaren egoera aztertzea
• Lehentasunezko jarduketak zehaztea
• Obrak esleitzea eta burutzea
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
%0
3.17. Bilbaobarri eremuan oinezkoei bidea hobetzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Zamudioko Udalak udalerrirako mugikortasun eraginkor, jasangarri eta seguruaren eredua sustatzeko konpromisoa dauka hartuta. Eredu horri esker, ibilgailuen zirkulazioa hobetu, istripuak gutxitu eta oinezkoen guneak areagotu gura ditu, Zamudioko bizilagunen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko
eta udalerriko auzo desberdinen arteko lotura areagotzeko.
Ekimen honi esker, Santi Mami auzoko 41, 42 eta 43 zenbakietako bizilagunei oinezkoen bidea hobetuko zaie, ibilgailuen bidean oinezkoei lehentasuna emanez eta oztopo arkitektonikoak kenduz.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Trafikoa eta mugikortasuna
%0
3.18. Lezamako Bide Zaharra bizikletaz eta oinez ibiltzeko bide bihurtzeko ekimena
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Lezamako Bide Zaharra bizikletaz eta oinez ibiltzeko bide bihur dadin ekitea; gaur egun ez da erabiltzen, eta horrela, bizikletabide berde bat izango litzateke Bilboraino.
Bizikleta-bide berde bat garatzea du helburu, Bilbo eta etorkizunean Larrabetzutik Sondikara etorriko den bizikletabidea lotzeko modua izateko; bide horrek Zamudio zeharkatuko du, eta bere ibilbidea Txorierri etorbidearen parean izango da.
Ekimen honen bidez, Zamudioko ibilbide-zatia garbitzeko, egokitzeko eta seinaleztatzeko lanak egin gura dira, eta beharrezkoak diren gestioak egiten hasi ere, proiekturako beharrezkoak diren obrak beste erakunde batzuekin batera garatzeko.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kirola, Osasuna
%0
3.19. Txorierriko Etorbidea oinezkoentzat egokitzeko neurri berriak garatzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Zamudioko Udalak mugikortasun-eredu eraginkorrago, jasangarriago eta seguruago bat garatu gura du.
Ekimen honen helburua da Txorierriko Etorbidea oinezkoentzat egokitzeko neurri berriak garatzea.
Jarduketa honetan aurreikusi diren ekintzak hauexek dira:
• Ibilgailuen zirkulazioa desbideratzea Arroetako aldatsetik eliz ondoko biribilgunera doan bide berrira.
• Txorierriko etorbideko abiadura gutxitzea 30 Km/orduko-ra.
• Beharrezkoak diren obrak garatzea (Asfaltoa zabaltzea, bidea estutzea, badenak ipintzea, ...)
• Lehentasuna ematea oinezkoen, bizikleten eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen joan-etorriari.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Trafikoa eta mugikortasuna
%0
3.20. Klima-aldaketaren aurkako jarduketa-plana egitea
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Klima-aldaketaren aurkako jarduketa-plana egitea, klimaaldaketaren ondorioei aurre egiteko Zamudio udalerriak etorkizunean har ditzakeen neurriak zehazteko.
Klima-aldaketa gaur egungo arazorik garrantzitsuenetariko bat da, ingurumen, gizarte, ekonomia eta teknologia arloetan dituen ondorio nabarmenak aintzat baditugu. Horretarako toki-mailako jarduketak pentsatu, baloratu, taxutu eta planifikatzeko, Zamudioko Udalak Klima-aldaketaren aurkako jarduketa-plan bat egiteari ekingo dio. (KAJP).
Jarduketa honen bidez, indartu egingo du klima-aldaketari aurre egiteko daukan konpromisoa, eta beste urrats bat egingo du udalerriko jasangarritasunaren alde.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ingurumena
%0
3.21. Zamudioko Mugikortasun jasangarriaren aldeko Plana berrikustea
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Mugikortasun pertsonalerako ibilgailu berriak agertu dira (patinete elektrikoak, segway-ak, overboard-ak, monowheel-ak, ...); gainera, bizikletaren erabilera areagotu egin da eta gero eta ibilgailu elektriko gehiago erabiltzen dira. Aldaketa horiek errealitate dira, eta aldaketa handiak ekarriko dituzte datozen
urteetan mugikortasunaren arloan.
Eszenatoki berri horrek plangintza eta antolaketa behar ditu, garraiobide desberdinen arteko elkarbizitza bultzatzeko, CO2 gutxiarazteko eta hiriko bizi-kalitatea hobetzeko. Jarduketa honen bidez, Zamudioko Udalak Mugikortasun jasangarriaren aldeko plana (MJP) berrikusteari ekingo dio, gorabehera berrien eta egungo beharrizanen arabera egokitzeko
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ingurumena, Trafikoa eta mugikortasuna
%0