Gizarte-ekintza
Ekintzak
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
3.3. Kadaltso baserria birgaitzeko proiektua zehaztea
Azken eguneratzea: 2020/05/12
Eraikinaren hondamena geldiaraztea eta Kadaltso baserriaren erabilera-egitasmoa eta obra-proiektua ebaztea.
Aintzat izanik Kadaltso baserriak herriaren historian eta ondarean duen garrantzia, Udalak zenbait lan egiteko konpromisoa hartu du, herrirako eta herritarrentzako hain esanguratsua den eraikin horren bizia luzatze aldera.
Lehentasunezko jarduketak izango dira, besteak beste, egitura berrien bidez hormei eustea, jatorrizko egitura eta itxura aldatu barik, ikerketa arkeologikoak egiteko modua izateko eraikin barruan.
Jarduketan honen baitan, erabilera zehazten parte-hartzeko bidea zabaltzeko eta eraikina birgaitzeko obra-proiektua idazteko asmoa dago.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
%0
2.5. Laguntza ematea gizarte-larrialdi egoeran dauden Zamudioko
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Udalerrian beharrizanak dituzten pertsonei laguntzea, Eusko Jaurlaritzak eman ohi dituen gizarte-larrialdietako laguntzak osatuta.
Laguntza honen helburua da udalerrian beharrizanak dituzten pertsona guztiei laguntzak ematea, Eusko Jaurlaritzaren laguntza barik geratzen diren haiei aurre egiteko.
Baldintzak betetzen dituzten pertsona edo familien %100ari arreta emateko asmoa dago. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren finantzaziotik kanpo geratzen diren kasuetan behar den bestean finantzatzen lagunduko du Udalak Jaurlaritzarekin batera.
- Helburua
- 2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza
%0
3.1. Laguntza-programa berriak, fatxaden birgaitze-lanetarako eta igogailuak instalatzeko
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Laguntzak ematea igogailuak instalatzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko, eta bai fatxaden hobekuntza integralak egiteko, eraginkortasun energetikoa areagotze aldera.
Diru-laguntza berriak ematea bizilagunen elkarteei, igogailuak instalatzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko obretarako edota fatxaden hobekuntza integralak egiteko, eraginkortasun energetikoa areagotze aldera. Batean eta bestean, obraren kostuaren %10 diruz laguntzeko asmoa dago (6.000 euro gehienez), eta obraren gaineko EIO zergaren %90 itzultzea.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Obrak eta azpiegiturak
%0
4.5. Gizarte-laguntzen kontrola eta jarraipena hobetzea (Mankomunitatea)
Azken eguneratzea: 2019/01/01
Mankomunitateak kudeatzen dituen gizarte-zerbitzuen eta gizarte-laguntzen kontrola bultzatzea, baldintzak eta laguntzen helburua betetzen direla egiaztatzeko.
Jarduketa honek gizarte-zerbitzuen efikazia eta kalitatea hobetzea du helburu, beharrizana duten pertsona guztiei lagunduko zaiela bermatzeko. Horretarako, aurreikusi da onuradunek baldintza espezifikoak
betetzen direla eta emandako laguntzak dagokion helbururako erabiltzen direla begiratzea. Horrez gain, administrazioen artean datuen elkar-eragingarritasuna eta trukea sustatuko dira, kontrol-neurri berritzaileak garatzen laguntzeko, erantzun eraginkorragoak emateko eta kontrola areagotzeko.
Horrela, gizarte-laguntzak beharrizan handieneko pertsonen eta familien eskuetan geratuko dira.
- Helburua
- 4. ARDATZA : GOBERNANTZA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza
%0