Industria
Ekintzak
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
1.6. Torrelarragoiti eta Ugaldeguren I, II eta III industrialdeetako eta Teknologia-Parkeko bideetako asfaltoa berregokitzeko lanak
Azken eguneratzea: 2020/04/16
Torrelarragoiti eta Ugaldeguren 1, 2 eta 3 industrialdeetako eta Teknologia-Parkeko bideetako asfaltoa hobetzea.
Udalak konpromisoa hartu du bere gain, udalerriko enpresaazpiegitura estrategikoak hobetzeko eta euron balioa nabarmentzeko. Azpiegitura horien kalitate gorena bermatu gura zaie bertan instalatuta dauden enpresei, eta azpiegiturak erakargarriago ere bihurtu gura dira, enpresa berriak etor daitezen bertara.
Egin asmo diren lanak dira, besteak beste, bideetako asfaltoa berregokitzea, espaloien egoera hobetzea, zirkulazioaren norabidea berrikustea eta aparkaleku-plaza gehiago sortzea.
- Helburua
- 1. ARDATZA : GARAPEN EKONOMIKOA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Industria, Obrak eta azpiegiturak
%0
1.1. Kalitate-ziurtagiria udalerriko industrialdeen %100erako
Azken eguneratzea: 2019/01/29
Beharrezkoak diren jarduketak bultzatzea eta sustatzea, Torrelarragoitiko industrialdeak gaur egun duen "Kalitatezko enpresa-poligonoa" ziurtagiria udalerriko industrialde guztietara hedatzeko, erakargarriagoak izan daitezen udalerrirako enplegua eta aberastasuna sortzen duten enpresak bertan ezartzeko.
- Helburua
- 1. ARDATZA : GARAPEN EKONOMIKOA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Industria, Obrak eta azpiegiturak
%0