Ingurumena

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

4.3. Ordenantzak aldatzea eta berriak garatzea
Azken eguneratzea: 2020/05/12

Zenbait ordenantza eguneratzea eta hobetzea, honako arlo hauetan: Kirol-instalazioak; bizilagunen erkidegoetarako dirulaguntzak, irisgarritasunerako, segurtasunerako, eraginkortasun
energetikorako edo helburu estetikorako direnak; kamioien aparkalekua; udal-lokalen erabilera, eta hirigintza.

Ordenantza berriak garatzea honako alorretan: ortu ludikoak; terrazak eta kaleko mahai-aulkiak; ibiak eta ibilgailuen aparkalekutzat erabiltzen diren lonjak; Kultura Etxeko aparkalekua; herritarren txartelaren erabilera; azokak eta kaleko salmenta; herritarren parte-hartzea; autokarabanak.

Helburua
4. ARDATZA : GOBERNANTZA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kontsumoa, Ingurumena, Obrak eta azpiegiturak, Osasuna
Udal-ordenantzen aldaketaren eta berrien garapenaren aurrerapenmaila

%0

2.15. Ortu ludikoak martxan jartzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Ekimen honi esker, Zamudioko herritarrek ortu publikoa izango dute, laborantza ekologikoa egiteko, norberaren kontsumorako, eta ingurumen-hezkuntza lantzeko kanpainak egiteko leku estrategiko batzuk sortuko dira.

Zamudioko Udalak udal-lurrak utziko ditu herritarren eskuetan, barazkiak landatzeko norberaren kontsumorako, eta, batez ere, esperientzia baliagarria izango da, ingurumen-hezkuntza zabaltzeko, parte-hartzaileagoak eta ingurumenarekin arduratsuak diren jokabideak sor daitezen.

Esperientzia hau baliagarria izango da baita elikadura osasungarriak osasun on bat izateko duen garrantziaz kargu hartzeko eta jarduera ludiko-hezitzaile alternatiboak bultzatzeko adin guztietako pertsonen artean, naturaren eta garapen jasangarria sustatze aldera.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Osasuna
Egitasmoaren aurrerapenmaila

%0

3.2. Arian-arian ibilgailu elektrikorako prezio eskuragarriko argindar-kargarako lau gune ipintzea prezio eskuragarrian
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Zamudioko Udalak ibilgailu elektrikoen erabileraren alde lagundu gura du, hiri-eremuko gas kutsagarriak gutxitzeko, airearen kalitatea hobetzeko eta hots-kutsadura gutxitzeko modu bat delako.

Jarduketa honen bidez, arian-arian, ibilgailu elektrikorako prezio eskuragarriko argindar-kargarako gune publikoak ipini gura dira.

Kultura Etxeko aparkaleku publikoan argindar-kargarako hiru gune eta Santimami auzoan beste bat ipintzeko asmoa dago.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena
Argindar-kargarako ezarritako gune publikoen helburu kuantitatiboa (4) betetzea

%0

3.9. Sortutako hondakinen araberako ordainketa-sistema ezartzea, bilketa selektiboa %70era igotzeko
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Zamudioko hiri-hondakinak kudeatzeko moduan aurrera egitea, eredu linealetik (ekoiztu, erabili eta bota) ekonomia zirkularrean oinarritutakora, hondakinak minimizatuta eta berrerabilera eta birziklatzea sustatuta.

Sortutako hondakinen araberako ordainketa-sistemek, pizgarri ekonomikoen bidez ingurumen-jokabide egokiak saritzen dituztenek, tresna baliagarriak direla erakutsi dute, martxan ipini diren lekuetan.
Aranoltza auzoan egin den proba pilotuaren arabera, udalerriko beste auzoetara zabaltzeko asmoa dago. Horrela, Zamudio Estatuan lehena izango da edukiontzietan oinarrituta sortutako hondakinen araberako
ordainketa integrala ezartzen.

Sistemaren baitan, tasak bereizi eta egokitu egingo dira, herritarrentzat, merkataritzarako, ostalaritzarako eta industriarako. Ordainketa-sistema bidezkoago bat ezarriko da hartara, sortutako hondakin-kopuruaren araberakoa, eta tasa gutxitu bat ere, hondakin gutxiago sortu eta gehiago birziklatzen dutenentzat.

Ekimen honetan, hondakinak banatzen ikasteko erremintak daude, eta informazioa emango da, edukiontzi berri horien erabilera eta herritarren txartelak eguneratzeko modua azaltzeko.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena
Sistema berriaren ezarpenmaila

%0

3.12. Bizitegi-eremuetan LED argi publikoak instalatzeko obrari ekitea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Aurrera egitea udalerriko bizitegi-eremuetan LED argi publikoak instalatzen, argi publikoen kalitatea eta argi publikoen eraginkortasun energetikoa hobetzeko.

Energia-kontsumoa murriztea, klimaren arazoak konpontzeko beharrizan globala da. Energia- kontsumoaren ingurumen-ikuspegi hori ez da dagoen bakarra; hori ez ezik, kontsumoa gutxitzean,
eragiten den hobekuntza ekonomikoa ere badago.

Zamudioko Udalak urrats garrantzitsuak eman ditu, energiakontsumoa gutxitzeko; izan ere, eredugarri bihurtu baita estatumailan. Ekimen honen bidez, ildo horretan aurrera egin gura da, eta, aldi berean, udalerriko bizitegi-eremuetako argiteria publikoaren kalitatea hobetu gura da.

Horretarako, honako jarduketa hauek aurreikusi dira:

• Mankomunitateak energia-auditoretza eta argi-azterlana idaztea
• Argiteria publikoa mantentzeko lanak eta inbertsioak lizitatzea eta esleitzea
• LED argiak instalatzeko obrari ekitea

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Ingurumena
Proiektuaren aurrerapenmaila

%0

3.15. Edukiontzi-irlak berriztatzea Zamudioko bost eremutan
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Zamudioko Udalak hondakinen kudeaketa lehenesteko eta hobetzeko konpromisoa dauka, eta berrerabileraren eta birziklatzearen alde egiten du sendo. Hondakinen kudeaketa eskasagatik ez ezik, hiri-hondakinen kudeaketa udalaurrekontuko partidarik handienetariko bat ere badelako, eta,
neurri zehatzak hartuz gero, kostuak gutxitu egingo liratekeelako, batetik, eta beste aurrekontu-partida batzuk gehitzeko modua egongo litzatekeelako, bestetik.

Jarduketa honen bidez, edukiontzi-irlak instalatu eta eskuragarri egongo dira Geldo, Txosna, Maurikobaso, Galbarriartu eta Bilbaobarri eremuetan. Horretarako, aztertu egin beharko da zein den lekurik egokiena
eremu bakoitzean, irizpide tekniko eta sozialak erabilita, eta gero ekingo zaio edukiontzi-irlak instalatzeari.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena
Edukiontzi-irlak berriztatu dituen auzo-kopurua

%0

3.20. Klima-aldaketaren aurkako jarduketa-plana egitea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Klima-aldaketaren aurkako jarduketa-plana egitea, klimaaldaketaren ondorioei aurre egiteko Zamudio udalerriak etorkizunean har ditzakeen neurriak zehazteko.

Klima-aldaketa gaur egungo arazorik garrantzitsuenetariko bat da, ingurumen, gizarte, ekonomia eta teknologia arloetan dituen ondorio nabarmenak aintzat baditugu. Horretarako toki-mailako jarduketak pentsatu, baloratu, taxutu eta planifikatzeko, Zamudioko Udalak Klima-aldaketaren aurkako jarduketa-plan bat egiteari ekingo dio. (KAJP).

Jarduketa honen bidez, indartu egingo du klima-aldaketari aurre egiteko daukan konpromisoa, eta beste urrats bat egingo du udalerriko jasangarritasunaren alde.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena
KAJP egitea

%0

3.21. Zamudioko Mugikortasun jasangarriaren aldeko Plana berrikustea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Mugikortasun pertsonalerako ibilgailu berriak agertu dira (patinete elektrikoak, segway-ak, overboard-ak, monowheel-ak, ...); gainera, bizikletaren erabilera areagotu egin da eta gero eta ibilgailu elektriko gehiago erabiltzen dira. Aldaketa horiek errealitate dira, eta aldaketa handiak ekarriko dituzte datozen
urteetan mugikortasunaren arloan.

Eszenatoki berri horrek plangintza eta antolaketa behar ditu, garraiobide desberdinen arteko elkarbizitza bultzatzeko, CO2 gutxiarazteko eta hiriko bizi-kalitatea hobetzeko. Jarduketa honen bidez, Zamudioko Udalak Mugikortasun jasangarriaren aldeko plana (MJP) berrikusteari ekingo dio, gorabehera berrien eta egungo beharrizanen arabera egokitzeko

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Trafikoa eta mugikortasuna
Mugikortasun plana egitea

%0