Hiri-plangintza

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

3.13. Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusteko beharrezkoak diren jarduketei ekitea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Beharrezkoak diren urratsak betetzea Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) aldatzeko, hirigintza-araudia herritarren eta Zamudion diharduten enpresen eta eragileen beharrizanen arabera egokitzeko.

Hiri-Antolamendurako Plan Orokorra lurzoruaren erabilerak eta eraikigarritasunak arautzen dituen arau juridikoa da; zehaztu egiten ditu martxan jar daitezkeen jarduerak, non eta zenbat, eta ondorio ekonomiko zuzenak eragiten ditu udalerrian.

Lurralde-antolamendurako onartu diren tresnen, araudiaren bilakaeraren eta testuinguru sozioekonomikoan gertatu diren aldaketen ondorioz, Planaren irizpide, helburu eta aurreikuspenak gainditu egin dira, ikuspegi, beharrizan eta errealitate berriak sortu direlako. Hori dela eta, HAPO berrikuspen osoa egin behar da, etorkizunerako aurreikuspenak aurkezteko Zamudiorako, irizpideak berrikusteko eta udalerriko hirigintza-etorkizunaren plangintza egiteko.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Hiri-plangintza
HAPO berrikusteko prozedurari ekitea

%0

3.14. HAPO planeko arauen aldaketa zehatzak
Azken eguneratzea: 2019/01/01

HAPO planean lehentasunezkoak diren aldaketa zehatzak egitea, Zamudioko herritarren lehentasunezko beharrizanei erantzuna emateko.

HAPO Planeko arau subsidiarioak aldatzeko biderik azkarrena da planaren aldaketa zehatzak egitea eta testuinguru berrira egokitu dadin bultzatzea. Aldaketa-prozedura hau eragindako administrazio publikoek onartu beharrekoa da, eta eragindako pertsonen iritzi desberdinak ere jaso beharra dago.

Lehentasunezkotzat jo diren arau subsidiarioen aldaketa guztiak agintaldi honetan egin asmo ditu Udalak.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-plangintza
Arau subsidiarioen aldaketaren aurrerapen-maila

%0