Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

3.3. Kadaltso baserria birgaitzeko proiektua zehaztea
Azken eguneratzea: 2020/05/12

Eraikinaren hondamena geldiaraztea eta Kadaltso baserriaren erabilera-egitasmoa eta obra-proiektua ebaztea.

Aintzat izanik Kadaltso baserriak herriaren historian eta ondarean duen garrantzia, Udalak zenbait lan egiteko konpromisoa hartu du, herrirako eta herritarrentzako hain esanguratsua den eraikin horren bizia luzatze aldera.

Lehentasunezko jarduketak izango dira, besteak beste, egitura berrien bidez hormei eustea, jatorrizko egitura eta itxura aldatu barik, ikerketa arkeologikoak egiteko modua izateko eraikin barruan.

Jarduketan honen baitan, erabilera zehazten parte-hartzeko bidea zabaltzeko eta eraikina birgaitzeko obra-proiektua idazteko asmoa dago.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
Aurreikusitako ekintzak garatzeko lanen aurrerapena-maila

%0

2.6. Kultura Etxea egokitzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Kultura Etxearen ingurutzailea eta fatxada egokitzea, eraikina behar bezala mantentzeko, eraginkortasun energetikoa bultzatzeko eta gaur egungo arauak (EKT eta EITE) beteko direla bermatzeko.

Jarduketan honen bidez, Kultura Etxearen inguratzailea eta fatxada egokitzeko exekuzio-proiektua zehaztu eta obrak garatuko dira.

Ekimen honen bidez, honako helburuak bete gura dira:

• Kultura Etxearen kanpoaldearen itxura hobetzea eta mantentze-lanak behar bezala egiteko
erraztasunak ematea.
• Eraikinaren eraginkortasun energetikoa areagotzea, energiaren kontsumoa aurrezteko, inguratzaile
termikoa hobetuta.
• Eraikineko suteen aurkako segurtasun-neurriak hobetzea.
• Eraikinen baldintzak Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (EKT) eta Eraikinetako Instalazio Terminoei
buruzko Erregelamenduaren (EITE) arabera egokitzea.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Osasuna
Obraren aurrerapen-maila

%0

3.16. Zamudioko auzoetako asfaltoa hobetzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Ekimen honen bidez, udalerriko auzo desberdinetako asfaltoa berriztatzeko beharrezkoak diren jarduketak egingo dira, ibilgailuen joan-etorria hobetzeko.

Aurreikusitako jarduketak hauexek dira:

• Zamudioko auzo desberdinetan asfaltoaren egoera aztertzea
• Lehentasunezko jarduketak zehaztea
• Obrak esleitzea eta burutzea

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
Obraren aurrerapen-maila

%0

3.17. Bilbaobarri eremuan oinezkoei bidea hobetzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Zamudioko Udalak udalerrirako mugikortasun eraginkor, jasangarri eta seguruaren eredua sustatzeko konpromisoa dauka hartuta. Eredu horri esker, ibilgailuen zirkulazioa hobetu, istripuak gutxitu eta oinezkoen guneak areagotu gura ditu, Zamudioko bizilagunen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko
eta udalerriko auzo desberdinen arteko lotura areagotzeko.

Ekimen honi esker, Santi Mami auzoko 41, 42 eta 43 zenbakietako bizilagunei oinezkoen bidea hobetuko zaie, ibilgailuen bidean oinezkoei lehentasuna emanez eta oztopo arkitektonikoak kenduz.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Trafikoa eta mugikortasuna
Proiektuaren garapenaren aurrerapen-maila

%0

3.19. Txorierriko Etorbidea oinezkoentzat egokitzeko neurri berriak garatzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Zamudioko Udalak mugikortasun-eredu eraginkorrago, jasangarriago eta seguruago bat garatu gura du.
Ekimen honen helburua da Txorierriko Etorbidea oinezkoentzat egokitzeko neurri berriak garatzea.

Jarduketa honetan aurreikusi diren ekintzak hauexek dira:

• Ibilgailuen zirkulazioa desbideratzea Arroetako aldatsetik eliz ondoko biribilgunera doan bide berrira.
• Txorierriko etorbideko abiadura gutxitzea 30 Km/orduko-ra.
• Beharrezkoak diren obrak garatzea (Asfaltoa zabaltzea, bidea estutzea, badenak ipintzea, ...)
• Lehentasuna ematea oinezkoen, bizikleten eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen joan-etorriari.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Trafikoa eta mugikortasuna
Proiektuaren garapenaren aurrerapen-maila

%0