Trafikoa eta mugikortasuna

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

2.22. Zamudioko auzoetan bizi eta beharrizan bereziak dituzten pertsonentzako garraio-zerbitzu baten bideragarritasuna aztertzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Zamudioko Udalak konpromisoa hartu du udalerriko auzoak bata bestearekin eta herrigunearekin konektatzeko.

Ekimen honen bidez, aholkularitza teknikoa kontratatuko da, Zamudioko auzoetan bizi eta beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat garraio publikoko zerbitzu berri bat sortzearen bideragarritasuna aztertzeko.

Azterlan horren bidez, beharrezko informazio teknikoa eskuratu gura da, zerbitzu hori sortzerik dagoen baloratzeko eta ebazteko.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Trafikoa eta mugikortasuna
Bideragarritasuntxostenaren aurrerapenmaila

%0

3.5. Udal Irisgarritasun Planeko lehentasunezko jarduketak garatzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

El Plan de Accesibilidad de Zamudio recoge las actuaciones que se deben realizar para mejorar la accesibilidad en el municipio, y las cataloga en fases de trabajo en función de su urgencia y de las posibilidades económicas.

Su objetivo es garantizar y promover la accesibilidad del entorno urbano, espacios públicos, edificios, transportes y sistemas de información y comunicación existentes.

Durante esta legislatura se contempla abordar las siguientes actuaciones prioritarias:

• Adecuación de accesibilidad en el cruce de la Gorbeia kalea con Solllube Kalea.
• Adecuación de accesibilidad en el cruce de Aretx Kalea con Perretxiko Kalea.
• Adecuación de accesibilidad en Zamarripa Plaza.
• Adecuación de accesibilidad en Uribe Plaza 2 (Abarrkoetxe Bidea)

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Trafikoa eta mugikortasuna
Udal Irisgarritasun Planeko lehentasunezko jarduketen garapenaren aurrerapen-maila

%0

3.6. Arbolantxa kalea oinezkoentzat egokitzeko obraren exekuzio-proiektua idaztea eta lehenengo jarduketak egitea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Zamudioko Udalak hartua du konpromisoa, herrigunean mugikortasun-eredu efizientea, jasangarria eta segurua ezartzearen alde, horretarako ibilgailuen joan-etorriak egokituta eta oinezkoentzat gune gehiago jarrita.

Jarduketa honen bidez, Arbolantxa kalea oinezkoentzat egokitzeko lehenengo lanak egingo dira eta obraren exekuzioproiektua idatziko da. Proiektuan aurreikusita dago, besteak beste, bidearen kotak
eta espaloiarenak bat egitea, galtzada-harrizko zoladura egitea, erabilera desberdinak bateragarriak izateko eta uren hustuketa zuzena bermatzeko. Horrekin bat, ezertan hasi aurretik, ibilgailuen trafikoa Aresti kalera eramango da, Kultura Etxeko aparkalekuko eta plazako obrak amaitutakoan.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Trafikoa eta mugikortasuna
Proiektua idazteko lanen aurrerapena-maila

%0

3.7. Galbarriatu auzoa eta Bilbaobarri aldea espaloi baten bidez konektatzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Galbarriatu auzoaren eta Bilbaobarri aldearen arteko konexioa hobetzea.

Jarduketa honen bidez, proiektua zehaztu eta obra egingo da, Galbarriatu auzoa eta Bilbaobarri aldea espaloi bidez konektatzeko, inguru horietan bizi diren 172 lagunentzat sarbide seguruagoak prestatzeko.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Trafikoa eta mugikortasuna
Aurreikusitako obraren aurrerapen-maila

%0

3.8. Saratsagabarri eta Bidetxe baserriak espaloi bidez konektatzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Herrigunea eta Arteaga eta Daño auzoen arteko konexioa hobetzea.

Jarduketa honen bidez, proiektua zehaztu eta obra egingo da, espaloi baten bidez Saratsagabarri baserria eta Bidetxe baserria konektatzeko, Asua errekako zubia egokituta, auzo horietan bizi direnek (266 lagunetik gora), bide seguruagoa izan dezaten.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Trafikoa eta mugikortasuna
Aurreikusitako obraren aurrerapen-maila

%0

3.17. Bilbaobarri eremuan oinezkoei bidea hobetzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Zamudioko Udalak udalerrirako mugikortasun eraginkor, jasangarri eta seguruaren eredua sustatzeko konpromisoa dauka hartuta. Eredu horri esker, ibilgailuen zirkulazioa hobetu, istripuak gutxitu eta oinezkoen guneak areagotu gura ditu, Zamudioko bizilagunen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko
eta udalerriko auzo desberdinen arteko lotura areagotzeko.

Ekimen honi esker, Santi Mami auzoko 41, 42 eta 43 zenbakietako bizilagunei oinezkoen bidea hobetuko zaie, ibilgailuen bidean oinezkoei lehentasuna emanez eta oztopo arkitektonikoak kenduz.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Trafikoa eta mugikortasuna
Proiektuaren garapenaren aurrerapen-maila

%0

3.19. Txorierriko Etorbidea oinezkoentzat egokitzeko neurri berriak garatzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Zamudioko Udalak mugikortasun-eredu eraginkorrago, jasangarriago eta seguruago bat garatu gura du.
Ekimen honen helburua da Txorierriko Etorbidea oinezkoentzat egokitzeko neurri berriak garatzea.

Jarduketa honetan aurreikusi diren ekintzak hauexek dira:

• Ibilgailuen zirkulazioa desbideratzea Arroetako aldatsetik eliz ondoko biribilgunera doan bide berrira.
• Txorierriko etorbideko abiadura gutxitzea 30 Km/orduko-ra.
• Beharrezkoak diren obrak garatzea (Asfaltoa zabaltzea, bidea estutzea, badenak ipintzea, ...)
• Lehentasuna ematea oinezkoen, bizikleten eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen joan-etorriari.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Trafikoa eta mugikortasuna
Proiektuaren garapenaren aurrerapen-maila

%0

3.21. Zamudioko Mugikortasun jasangarriaren aldeko Plana berrikustea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Mugikortasun pertsonalerako ibilgailu berriak agertu dira (patinete elektrikoak, segway-ak, overboard-ak, monowheel-ak, ...); gainera, bizikletaren erabilera areagotu egin da eta gero eta ibilgailu elektriko gehiago erabiltzen dira. Aldaketa horiek errealitate dira, eta aldaketa handiak ekarriko dituzte datozen
urteetan mugikortasunaren arloan.

Eszenatoki berri horrek plangintza eta antolaketa behar ditu, garraiobide desberdinen arteko elkarbizitza bultzatzeko, CO2 gutxiarazteko eta hiriko bizi-kalitatea hobetzeko. Jarduketa honen bidez, Zamudioko Udalak Mugikortasun jasangarriaren aldeko plana (MJP) berrikusteari ekingo dio, gorabehera berrien eta egungo beharrizanen arabera egokitzeko

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Trafikoa eta mugikortasuna
Mugikortasun plana egitea

%0