Kirola

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

2.2. Mugi Zamudio – Zamudioko herritarren artean jarduera fisikoa sustatzeko programa berria
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Herritarren jarduera fisiko kontrolatua sustatzea, osasuna
hobetzeko eta arrisku-faktoreak eta etorkizuneko gaixotasunak
saihesteko.
JARDUKETAREN
AZALPENA
Jarduketa honen bidez, jarduera-programa bat diseinatu eta
garatuko da, jarduera fisikoak Zamudioko herritarren
osasunerako eta ongizaterako dakartzan onuren gainean
sentiberatzeko eta informazioa zabaltzeko.
Programaren baitan, ibilbide osasungarriak finkatuko dira, aire
zabaleko gimnasioen erabilera bultzatuko da, jarduera fisikoari
buruzko orientazio-zerbitzua sortuko da eta udalerriko osasunzentroarekin
harremanetan egongo da, besteak beste,
erabiltzaileen artean programari buruzko informazioa zabal
dezaten eta ahal diren guztiak programara etor daitezen.
Jarduerak hartzaileen ezaugarrien araberakoak izango dira,
honako irizpideak kontuan izanda: adina, sexua eta jarduera
fisikoaren maila.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kirola, Espazio publikoa, Osasuna
Programa zehazteko eta garatzeko lanen aurrerapenmaila.

%0

2.3. Udal-kiroldegiko instalazioak hobetzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Udal-kiroldegiko kirol-instalazioak hobetzea, kirolgintza errazteko.

Egin asmo diren jarduketak hauexek dira:

• Atletismo-pistan asfaltoa zabaltzea.
• Gazituaga futbol-zelaiko belarra aldatzea.
• Kiroldegiko sarrera egokitzea, kiroldegiko eta igerilekuetako erabiltzaileen sarrera-irteerak
zentralizatzeko.
• Igerilekuko aldagelak berriztatzea.
• Kiroldegi barruan rokodromoa jartzea bideragarria den aztertzea.

Helburua
2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Kirola, Osasuna
Programa zehazteko eta garatzeko lanen aurrerapenmaila

%0

3.18. Lezamako Bide Zaharra bizikletaz eta oinez ibiltzeko bide bihurtzeko ekimena
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Lezamako Bide Zaharra bizikletaz eta oinez ibiltzeko bide bihur dadin ekitea; gaur egun ez da erabiltzen, eta horrela, bizikletabide berde bat izango litzateke Bilboraino.

Bizikleta-bide berde bat garatzea du helburu, Bilbo eta etorkizunean Larrabetzutik Sondikara etorriko den bizikletabidea lotzeko modua izateko; bide horrek Zamudio zeharkatuko du, eta bere ibilbidea Txorierri etorbidearen parean izango da.

Ekimen honen bidez, Zamudioko ibilbide-zatia garbitzeko, egokitzeko eta seinaleztatzeko lanak egin gura dira, eta beharrezkoak diren gestioak egiten hasi ere, proiekturako beharrezkoak diren obrak beste erakunde batzuekin batera garatzeko.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kirola, Osasuna
Lezamako Bide Zaharra bizkletaz eta oinez ibiltzeko bide bihurtzeko ekimenaren aurrerapen-maila

%0