2.2.7. Komunikazio-kanpaina bertoko merkataritza eta kontsumo arduratsua sustatzeko.
Kontsumoa bonuen bitartez sustatzeko neurriei lotuta, kontsumoa Bilboko saltoki eta negozioetan bultzatu eta sustatzeko komunikazio-kanpaina bat egitea planteatzen da. Azpimarratu beharreko alderdien artean, tokiko kontsumoaren segurtasuna eta Bilbok merkataritza-hiri bezala duen erakargarritasuna kontsideratuko dira. Neurri hau hiriko Merkatarien Elkarteekin adostuko da, data egokienak aurkitzeko xedez eta ostalaritza sektoreari arreta berezia zuzenduz.
- Helburua
- 2.2.b. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Zuzeneko kontsumorako pizgarriak Bilbon. Bilbao Bonuak.
- Hasiera-data
- 2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
- Amaiera-data
- 2021/12/31 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 150.000 €
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Kontsumoa
Prozesatzen
Jarraipena
Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Hainbat komunikazio-ekintza egiten ari dira, batik bat bonu desberdinak jaulkitzen laguntzeko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)