Ekimena 101.2. Gogora 2021-24 Jarduketa-plana onestea eta bere dibulgazio-, ikerketa- eta kudeaketa-baliabideak finkatzea.

Gogora 2021-24 Jarduketa-plana onestea eta bere dibulgazio-, ikerketa- eta kudeaketa-baliabideak finkatzea.

Helburua
Kompromisoa 101. Terrorismoko eta indarkeriako iraganaren memoria kritikoa sustatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Giza eskubideak, Bizikidetza
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Gogora-Memoriaren Institutuak Euskadiko 1936-1945 urteetako espetxe frankisten biktimen datu-basea jarri du jendaurrean.
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaritza-kontseiluaren bilera bat egin da. Bileran 2021-2024 aldirako Jarduketa-plana onartu da. Planak aurreikusten du Gogora In...
Eguneratze-data: 2021/09/27
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaritza-kontseiluaren bilera bat egin da. Bileran 2021-2024 aldirako Jarduketa-plana onartu da. Planak aurreikusten du Gogora Institutuaren egoitzako patioan erakusketa-espazioa sortzea, Martxoak 3 Memoriagunea sortzea eta Memoria Gara gizarte-ekimenarekin lankidetzan, eta Gernikako Museoa berritzea. Zentroak elkarbizitzarako memoriaren zerbitzura dauden espazio biziak dira.
Lehendakaria buru dela, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaritza-kontseilua, Gogora, bildu da, eta bertan izan dira, besteak beste, Berdintasun, Justizia eta Gizarte poli...
Eguneratze-data: 2021/05/10
Lehendakaria buru dela, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaritza-kontseilua, Gogora, bildu da, eta bertan izan dira, besteak beste, Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburua eta Kontseiluko lehendakariordea, eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria. Bileran, 2021-2024 aldirako Jarduera Programaren proposamen bat aurkeztu zen. Haren helburua aurreko 2017-2020 Planean aurreikusitako eta garatutako lan-ildoak indartzea eta sakontzea da, bai eta hausnarketa- eta eztabaida-prozesu bat bultzatzea ere, etorkizunerako memoria partekatu bat eraikitzeko oinarriak ezar ditzan. Planak Gogoragunea, Gogora Institutuaren Bilboko erakusketa-espazioa, Martxoak 3 Memoriagunea, Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko gertaeren biktimen memoriala eta Gernikako Museoaren berrikuntza jasotzen ditu.
Euskadin gerra zibilean hildako biktimen datu-basearen web-bertsioa aurkeztu zen. Web bidez kontsulta daitekeen datu-basea Euskadin gerra zibilean eta lehen frankismoan (1936-1945) hildako biktimei eta...
Eguneratze-data: 2021/02/08
Euskadin gerra zibilean hildako biktimen datu-basearen web-bertsioa aurkeztu zen. Web bidez kontsulta daitekeen datu-basea Euskadin gerra zibilean eta lehen frankismoan (1936-1945) hildako biktimei eta Euskaditik kanpo gerraren ondorioz hil ziren euskal herritarrei buruzko ikerketaren emaitza da. Gaur egun, 20.970 pertsonaren datuak daude jasota; horietatik 19.962 gizonak dira, 977 emakumeak, eta 31 kasutan ezin izan da generoa zehaztu.