10.3. Gardentasun Ataria eguneratzea, etengabe hobetzeko.

Gardentasun Atariaren edukiak aztertu eta hobetzea, ematen den informazioa ulergarriagoa eta didaktikoagoa egiten aurrera jarraitze aldera eta udalaren proiektuen jarraipen jarraitu eta gardena bermatze aldera.
Berariaz, agerraldien, galderen eta Informazio batzordeetako akten argitalpen osoa eta irisgarria egiteko asmoa dago. Era berean, argitaratutako informazioaren kalitatean eragitea eta datuak zabaltzen eta horiek berrerabiltzen batera aurrera egitera zuzendutako “Open Data Euskadi” ekinbidean aktiboki parte hartzea planteatzen da.

Helburua
10. Gardentasuna, parte hartzea, zorroztasuna eta kudeaketa ona.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Herritarrentzako arreta
Gardentasun Atariaren eguneratzearen aurrerapen-maila.

%46

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Aurrerapen nabarmenik gabe aurreko segimendutik.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gardentasun Atariaren eguneratzearen aurrerapen-maila.: %46
Dokumentuak
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoen lanketa-prozesuetako dokumentuetarako web-sarbidean lan egiten hasi da eta Irakurketa Errazeko formatuko proposamen bat egin da, web-ereduan aurrera egite aldera.

Era berean, Udal Gardentasun-atari osoaren kanpo-auditoretza bat egin da, bai informazioaren kalitatearen ikuspegitik, bai horren eguneraketa-mailaren ikuspegitik ere. Auditoretzan, hobetu eta eguneratu beharreko elementuak identifikatu dira.

Open Datari dagokionez, euskal administrazioek ireki ditzaketen zenbait datu-multzo hautatzeko lan egin da, zehazki, herritarren eskarian oinarrituz.

Kontuak emateari dagokionez, erakunde-plataforma bat diseinatu egin da, herritarrei kontuak modu irisgarrian eta ulergarrian ematea ahalbidetzeko.

Azkenik, Gobernu Irekirako Aliantzari dagokion Euskadiko OGP taldean parte hartzen da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gardentasun Atariaren eguneratzearen aurrerapen-maila.: %20