Espazio publikoa

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

2.1.2. Udal Jabari Publikoaren Erabilera Pribatiboaren eta Aprobetxamendu Bereziaren Tasa, Mahaiak, Mahai-hankabakarrak, Aulkiak, Karpak, Lorontziak, Eguzkitakoak edo gisa bereko instalazioak erabiltzeari dagokionez.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

2021eko ekitaldirako, ordaindu gabe uztea Jabari Publikoaren Erabilera Pribatiboaren eta Aprobetxamendu Bereziaren Tasa, Mahaiak, Mahai-hankabakarrak, Aulkiak, Karpak, Lorontziak, Eguzkitakoak edo gisa bereko instalazioak erabiltzeari dagokionez. Halaber, 2021eko ekitaldian ordainketatik salbuetsita geratuko dira lehen aipatutako jardueretarako lizentziak eta baimenak emateagatik sortzen diren tasak.

Helburua
2.1. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Enpresei zuzendutako pizgarri fiskalak. (Ogasun Saila)
Hasiera-data
2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
Amaiera-data
2021/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Zerga-sistema, Espazio publikoa
Gauzatze-egoera

Amaituta

2.1.3. Udal Jabari Publikoaren Erabilera Pribatiboaren eta Aprobetxamendu Bereziaren Tasa, Erakusleihoak, Bitrinak, Portadak, Olanak, Markesinak eta Errotuluak jartzeari dagokionez.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

2021eko ekitaldiari dagokion urteko kuota ordaindu gabe uztea Udal Jabari Publikoaren Erabilera Pribatiboaren eta Aprobetxamendu Bereziaren Tasaren kasuan, Erakusleihoak, Bitrinak, Portadak, Olanak, Markesinak eta Errotuluak jartzeari dagokionez.

Helburua
2.1. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Enpresei zuzendutako pizgarri fiskalak. (Ogasun Saila)
Hasiera-data
2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
Amaiera-data
2021/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Zerga-sistema, Espazio publikoa, Tokiko merkataritza
Gauzatze-egoera

Amaituta

2.5.2. Terrazek okupatzen duten espazio publikoa handitzeko irizpideak malgutzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Neurri hau aldi baterako eta salbuespen gisa mantendu nahi da. Irizpideak malgutu egingo dira, terrazek espazio gehiago izan ahal dezaten, horrek lokalaren funtzionamendua ahalbidetu diezaien normaltasunerako itzuleran ezarritako neurriak betez, betiere auzokideen, oinezkoen eta terrazen arteko oreka bermatuta.

Helburua
2.5. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Izaera orokorreko beste neurri batzuk, tokiko ehun ekonomikoaren eta enpleguaren alde egiteko
Hasiera-data
2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
Amaiera-data
2021/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Espazio publikoa, Tokiko merkataritza, Enplegua eta talentua
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

3.2. Sorkuntza eta kultura proiektuen poltsa.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Kultura eta Ekonomiaren Garapen sailen artean koordinatuta, zuzeneko jarduerak antolatu eta ekimenak babestuko dira, Sorkuntza eta Kultura Industrien bertoko sektorea horietan integratuz. Sorkuntza eta kultura proiektuetarako poltsa bakarra planteatzen da, era guztietako kultura jarduerei eta edozein nortasun juridikori irekita, bere eraginkortasuna hobetzeari begira.

Helburua
3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
Hasiera-data
2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
Amaiera-data
2021/12/31 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
500.000 €
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua, Espazio publikoa
Gauzatze-egoera

Prozesatzen