Ekonomiaren Garapena

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

1.2 Kalitate-ziurtagiria udalerriko industrialdeen %100erako
Azken eguneratzea: 2020/04/16

Jokabide komertzial proaktiboa, udalerriko industrialdeak ezagutzera emateko eta enpresa gehiago etor daitezen sustatzeko.

Zamudion kokatzeko interesa duten enpresei arreta pertsonalizatua emateko zerbitzua zehaztu eta abian jartzeko asmoa dago, udalerrira jarduera ekonomikoa eta enplegua ekarriko dituzten enpresa gehiago erakartzeko aukerak areagotzeko.

Hasteko, salmenta-koaderno bat prestatuko da, enpresa berrietarako Zamudiok dituen abantailak azaltzeko, batez ere balio erantsi handiko jardueretarako.

Helburua
1. ARDATZA : GARAPEN EKONOMIKOA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena
Jarduketa desberdinak taxutzean eta ezartzean eginiko aurrerapen-maila

%0

1.3. Bertako merkataritza modernizatzeko plana
Azken eguneratzea: 2020/04/16

Bertako merkataritza modernizatzeko plan bat eginez eta garatuz, Zamudioko merkataritza txikiaren lehiakortasuna hobetu gura da, merkataritza-sektore dinamikoa eta berritzailea lortzeko, Zamudioko herritarren gaur egungo beharrizanei erantzun eraginkorra emateko.

Hauexek dira plan berrian jasoko diren ekimenetako batzuk:

• Merkataritzako eskaintza-eskaeraren azterlan bat egitea udalerrian.
• Lokal hutsak erabiltzearen aldeko laguntasuna ematea.
• Merkataritza txikiarentzako prestakuntza-ekintzak garatzea.
• Merkatarien elkarteari laguntzea.
• Bertako merkataritzan kontsumitzearen aldeko ekitaldiak antolatzea elkarrekin.

Helburua
1. ARDATZA : GARAPEN EKONOMIKOA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kontsumoa, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
Planaren oinarrizko ekintzak zehazten eta garatzen egin den aurrerapen-maila.

%0

1.4. Prestakuntza-txekea sortzea, Zamudioko langabetuen prestakuntza sustatzeko
Azken eguneratzea: 2020/04/16

Zamudio udalerriko langabetuen enplegagarritasuna hobetzen laguntzea, “Prestakuntza-txekea”ren bidez, elkarrekin finantzatuko dira enplegua eskuratzeko banako prestakuntza-ekintzak, Behargintzako Orientazio Zerbitzuak agindutakoak eta gainbegiratutakoak.

Zamudioko langabetuei enplegua eskuratzeko baliagarriak diren prestakuntza-aukera guztiak ematea du helburu.

Egitasmo pilotu bat egingo da 2020an garatzeko. Ondoren, zabaldu ala ez aztertuko da, programak piztu duen interes/eskaeraren eta lortutako inpaktuaren araberako emaitzen baitan.

Helburua
1. ARDATZA : GARAPEN EKONOMIKOA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
Programa taxutzen eta ezartzen egin den aurrerapen-maila

%0

1.5. Ekintzailetza-txekea sortzea, Zamudioko herritar ekintzaileei laguntzeko udalerrian enpresaproiektu berriak diseinatzen, garatzen eta martxan ipintzen
Azken eguneratzea: 2020/04/16

Zamudioko herritar ekintzaileei laguntzea udalerrian enpresa proiektu berriak diseinatzen, garatzen eta martxan ipintzen. Honen bidez, jarrera ekintzailea bultzatu gura da herritarren artean, arriskuei aurre egiten eta enpresa-proiektu berriei ekiten lagunduta.

“Ekintzailetza-txekea”ren bidez, diru-laguntzak emango dira, Behargintzako Ekintzailetza Zerbitzuak gainbegiratuta, ekintzailetza-proiektu berriak zehaztu, garatu eta martxan
jartzeko ekintzak elkarrekin finantzatzeko.

Egitasmo pilotu bat egingo da 2020an garatzeko. Ondoren, zabaldu ala ez aztertuko da, programak piztu duen interes/eskaeraren eta lortutako inpaktuaren araberako emaitzen baitan.

Helburua
1. ARDATZA : GARAPEN EKONOMIKOA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
Programa taxutzen eta ezartzen egin den aurrerapen-maila

%0

1.1. Kalitate-ziurtagiria udalerriko industrialdeen %100erako
Azken eguneratzea: 2019/01/29

Beharrezkoak diren jarduketak bultzatzea eta sustatzea, Torrelarragoitiko industrialdeak gaur egun duen "Kalitatezko enpresa-poligonoa" ziurtagiria udalerriko industrialde guztietara hedatzeko, erakargarriagoak izan daitezen udalerrirako enplegua eta aberastasuna sortzen duten enpresak bertan ezartzeko.

Helburua
1. ARDATZA : GARAPEN EKONOMIKOA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Industria, Obrak eta azpiegiturak
Udalerriko industrialde guztietatik, ziurtagiridun industrialdeen ehunekoa

%0

3.12. Bizitegi-eremuetan LED argi publikoak instalatzeko obrari ekitea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Aurrera egitea udalerriko bizitegi-eremuetan LED argi publikoak instalatzen, argi publikoen kalitatea eta argi publikoen eraginkortasun energetikoa hobetzeko.

Energia-kontsumoa murriztea, klimaren arazoak konpontzeko beharrizan globala da. Energia- kontsumoaren ingurumen-ikuspegi hori ez da dagoen bakarra; hori ez ezik, kontsumoa gutxitzean,
eragiten den hobekuntza ekonomikoa ere badago.

Zamudioko Udalak urrats garrantzitsuak eman ditu, energiakontsumoa gutxitzeko; izan ere, eredugarri bihurtu baita estatumailan. Ekimen honen bidez, ildo horretan aurrera egin gura da, eta, aldi berean, udalerriko bizitegi-eremuetako argiteria publikoaren kalitatea hobetu gura da.

Horretarako, honako jarduketa hauek aurreikusi dira:

• Mankomunitateak energia-auditoretza eta argi-azterlana idaztea
• Argiteria publikoa mantentzeko lanak eta inbertsioak lizitatzea eta esleitzea
• LED argiak instalatzeko obrari ekitea

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Ingurumena
Proiektuaren aurrerapenmaila

%0