4. ARDATZA : GOBERNANTZA

  • Udal-zerbitzuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzen jarraitzea.
  • Udal-kudeaketaren bikaintasunaren alde aurrera egiten jarraitzea.
  • Gardentasunean eta kontuak emateko eginkizunean sakontzea.
  • Zamudioko herritarrek udalerriaren garapen jasangarriaren alde parte har dezaten sustatzea.

Ekintzak

4.1. Zamudioko herritarren parte-hartzea indartzea
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Zamudioko herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzea, eskura dauden gune eta tresnak erabilita, udal-administrazio hurbilagoa eta gardenagoa sustatzeko.

Zamudioko Udalak herritarren parte-hartzearen alde bultzatzeko konpromiso argia dauka. Ekimenak elkarrekin sortzen aurrera egin gura da, ekimen horien inpaktuari balioa emanez, gizarte-beharrizanen araberako udal-politika eta udalzerbitzuak izateko, berritzaileagoak eta hobeto kudeatuak.

Helburu hori lortzeko, honako jarduketa hauek aurkezten dira:

• Parte-hartzearen garrantzia zabaltzea herritarren artean
• ADI Zamudio mugikorretarako aplikazioaren erabilera sustatzea parte-hartzeko tresnatzat.
• Jagon Zamudio erremintaren erabilera sustatzea, herritarrek udalerriko zerbitzu desberdinetan
antzematen dituzten gorabeherak telematikoki Udalari jakinarazteko, argiteria publikokoak direla,
lorezaintzakoak direla, bide eta espaloietakoak direla, garbi-ikuzikoak direla, eta abar.
• Parte-hartzea sustatzea herritarren artean, egungo bideak erabilita (aurrez aurrekoa, telefonoz eta
mezu elektronikoz).

Helburua
4. ARDATZA : GOBERNANTZA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarrentzako arreta, Enplegua eta talentua
Jagon Zamudio erremintaren bidez jakinarazitako gorabehera-kopurua haztea

%0

4.2. e-Gobernua bultzatzea Zamudion
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Zamudioko Udalean eraldaketa digitala bultzatzea

Jarduketa honen bidez, Zamudioko Udalak, bitarteko elektronikoak erabilita, kudeaketa-prozesuak hobetu eta eraginkorrago bihurtu gura ditu eta prozesu burokratikoak gutxitu, zerbitzuak emateko edota izapideak betetzeko epeak arindu eta ingurumenaren alde egin gura du, paper gutxiago erabilita.

Ekimen honen baitan, honako jarduketak egingo dira:

• Espedienteen kudeaketa elektronikoa sustatzea
• Lau udal-zerbitzu berri on-line edo AdiZamudio app mugikorraren bidez ematen hastea.
• Udal-informazio guztia digitalizatzea: Ondasunen zerrenda, ondasunak eta hiri-altzariak, zerbitzuen
kudeaketan,…

Helburua
4. ARDATZA : GOBERNANTZA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Zientzia eta teknologia
Udal-zerbitzuak on-line edo AdiZamudio app-aren bidez ematea.

%0

4.3. Ordenantzak aldatzea eta berriak garatzea
Azken eguneratzea: 2020/05/12

Zenbait ordenantza eguneratzea eta hobetzea, honako arlo hauetan: Kirol-instalazioak; bizilagunen erkidegoetarako dirulaguntzak, irisgarritasunerako, segurtasunerako, eraginkortasun
energetikorako edo helburu estetikorako direnak; kamioien aparkalekua; udal-lokalen erabilera, eta hirigintza.

Ordenantza berriak garatzea honako alorretan: ortu ludikoak; terrazak eta kaleko mahai-aulkiak; ibiak eta ibilgailuen aparkalekutzat erabiltzen diren lonjak; Kultura Etxeko aparkalekua; herritarren txartelaren erabilera; azokak eta kaleko salmenta; herritarren parte-hartzea; autokarabanak.

Helburua
4. ARDATZA : GOBERNANTZA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kontsumoa, Ingurumena, Obrak eta azpiegiturak, Osasuna
Udal-ordenantzen aldaketaren eta berrien garapenaren aurrerapenmaila

%0

4.4. Herritarren arretarako zerbitzu integrala ezartzea (HAZ)
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Zamudioko Udalak konpromiso argia hartu du, prozedura eta teknologia berriak erabiltzen aurrera egiteko, herritarren arretaren kalitatea eta eraginkortasuna bultzatzeko.

Ekimen honen bidez, herritarren arretarako zerbitzu integral (HAZ) berri bat diseinatu eta ezartzeko asmoa dago, Udalak herritarrei eman beharreko arreta hori bizkorragoa eta kalitate hobekoa izan dadin.

Horretarako, jarduketa desberdinak aurreikusi dira:

• Lan-prozedura eta lan-dinamika berriak zehaztea.
• Gaur egungo Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) egokitzeko eta hobetzeko beharrezkoak diren obrak
egitea.
• Langileen prestakuntza bultzatzea eta aldaketaren kudeaketa sustatzea.
• Zerbitzu berriaren ezaugarriak egokiro komunikatzea.

Helburua
4. ARDATZA : GOBERNANTZA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarrentzako arreta
Herritarren arretarako zerbitzu integral (HAZ) berriaren ezarpenaren aurrerapen-maila

%0

4.5. Gizarte-laguntzen kontrola eta jarraipena hobetzea (Mankomunitatea)
Azken eguneratzea: 2019/01/01

Mankomunitateak kudeatzen dituen gizarte-zerbitzuen eta gizarte-laguntzen kontrola bultzatzea, baldintzak eta laguntzen helburua betetzen direla egiaztatzeko.

Jarduketa honek gizarte-zerbitzuen efikazia eta kalitatea hobetzea du helburu, beharrizana duten pertsona guztiei lagunduko zaiela bermatzeko. Horretarako, aurreikusi da onuradunek baldintza espezifikoak
betetzen direla eta emandako laguntzak dagokion helbururako erabiltzen direla begiratzea. Horrez gain, administrazioen artean datuen elkar-eragingarritasuna eta trukea sustatuko dira, kontrol-neurri berritzaileak garatzen laguntzeko, erantzun eraginkorragoak emateko eta kontrola areagotzeko.

Horrela, gizarte-laguntzak beharrizan handieneko pertsonen eta familien eskuetan geratuko dira.

Helburua
4. ARDATZA : GOBERNANTZA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza
Gizarte-laguntzen jarraipena eta kontrola egiteko sistema bat ezartzea

%0